Uda sasoirako hainbat bisita gidatu antolatu ditu Iraurgi Berritzenen turismo sailak, eta larunbatean horietako bat izango da Azkoitian. Hain zuzen ere, Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua izenburupean Vicente Davilak historialariak bisita gidatua eskainiko du larunbatean; herriko jauregietatik eta dorretxeetatik barrena ibilaldia egingo dute bisitan parte hartzen duten herritarrek. 11:00etan elkartuko dira Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren kanpoaldean, eta bi ordu iraungo ditu bisitak.
Bisita doakoa izango da, baina edukiera mugak tarteko, joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba. Horretarako, 943-15 18 78 telefonora deitu, i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzi edota Loiolan dagoen eskualdeko turismo bulegora joan beharko da.