Irailaren lehenetik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du Aizkibel liburutegiak

Anartz Izagirre

Aizkibel liburutegia. (Javier Beristain)

Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izan du liburutegiak, baina asteazkenetik aurrera neguko ordutegia ezarriko dute berriro.

Azkoitiko Aizkibel liburutegia ohiko martxara bueltatuko da irailaren lehenean. Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izan da han, eta abuztuaren 14tik 22ra itxita egon da. Asteazkenean, irailak 1, ordea, neguko ordutegia ezarriko dute, eta liburutegia goizez zein arratsaldez egongo da irekita, honako ordu hauetan: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era nahiz 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era. Honako lotura honetan kontsulta daiteke liburutegiko urteko egutegia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide