Goizez eta arratsaldez egingo dute astelehenean odol ateraldia

Anartz Izagirre 2021ko abu. 28a, 09:53

09:30etik 12:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da odola emateko aukera, eta horretarako aurrez hitzordua hartu beharko da, 610 11 21 45 telefonora deituta.

Astelehenean, abuztuko azken egunean, odol ateraldia egingo dute goizez nahiz arratsaldez Elkargunean. 09:30etik 12:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da horretarako aukera, betiere aurrez hitzordua eskatuta. Odol emaile izateko gogoz daudenei parte hartzeko deia egin diete arduradunek, eta interesdunek 610 11 21 45 telefonora deitu beharko dute (Luis Arregi) horretarako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide