Azkoitiko San Jose egoitzako langileek bi elkarretaratze deitu dituzte biharko, "bizi duten egoera salatzeko". Alde batetik, 18:00etan egoitzan bertan elkartuko dira langileak eta egoiliarrak; eta ondoren, 19:00etan, parrokiaren aurrean bigarren elkarretaratze bat egingo dute, eta herritar guztiei zabaldu diete bertan parte hartzeko deia.