Gobernuz Kanpoko Erakundeek dagoeneko eska ditzakete udal dirulaguntzak. Gizarte Ongizate Sailaren bidez, 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean diren herrialdeetako bizilagunen baldintza sozialak, ekonomikoak nahiz kulturalak hobetzen lagun dezaketen programatzen sustatzera. Horrez gain, herritarrei herrialde horietako errealitatearekikointeresa pizteko ekintzak gauzatzeko ere eska daiteke laguntza.
Dirulaguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa da eskatzailea legez araututa dagoen eta irabazi asmorik ez duen Gobernuz Kanpoko Erakundea izatea. Gainera, horrek Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan egon beharko du erroldatuta, eta egoitza soziala, ordezkaritza edo administrazio egitura Azkoitian edo Urola bailaran izatea.
Eskaerak Azkoitiko Udalaren webguneko Tramiteak atalaren bidez egin daitezke, eta edozein zalantza argitzeko udaleko Gizarte Ongizate Sailera jo daiteke. Irailaren 30a izango da eskaerak egiteko azken eguna.