Caritaseko tonbolan egin dituzte azken zozketak

Julene Frantzesena 2021ko abu. 18a, 13:19

Caritasen tonbolako irudia.

Tabletaren zenbaki saritua 17.476 da, patin elektrikoarena 21.326 eta maleta eta nezeser jokoarena 23.922. Uztailaren 31z geroztik hainbat egunetan izan da zabalik Caritasek urtez urte Plaza Berrian jartzen duen tonbola.

Uztailaren 31z geroztik, hainbat egunetan zabalik izan da Caritasek Plaza Berrian jartzen duen tonbola, eta dagoeneko egin dituzte azken zozketak. Tabletaren zenbaki saritua 17.476 da (ordezko zenbakia 16.434 da); patin elektrikoaren zenbaki sariduna, berriz, 21.326 da (ordezko zenbakia 6.023 da); eta maleta eta nezeser jokoa 23.922 zenbakiarentzat izan dira (ordezko zenbakia 23.448 da). 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide