Udan eguraldi kaskarra izaten ari da gurean. Nola eragin du horrek inguruko baserritarren udako uztan? Galdera horri erantzun nahian Azpeitiko atzoko azokan izan zen Erlo Telebista. Azkoitiko Zumeta baserriko Arantxa Zumetarekin, Azpeitiko Sakona etxalde ekologikoko Aiora Etxeberriarekin eta Urrestillako Txarabarrena baserriko Juliana Artetxerekin hitz egin du.