Azkoitia eta Urretxu arteko errepidean egiten ari diren lanak tarteko, GI-631 errepidea itxi egingo dute gaur eta bihar gauean. 23:30etik 05:30era guztiz itxita egongo da errepidea bi egunetan. Gaur eta bihar ez ezik, hilaren 24an eta 30ean ere itxita izango da errepidea, 23:30etik 05:30era bitartean, baita irailaren 2an ere.
Obrekin hasita daude dagoeneko, eta errepide zati batean erreietako bat oztopatuta dagoenez, semaforoen bidez, txandaka ari dira trafikoa bideratzen. Errepidea guztiz itxita izango den ordu tartean GI-3750 errepidea (Elosua), GI-2634 errepidea (Azkarate) edo GI-2635 errepidea (Mandubia) erabiltzea gomendatu du Azkoitiko Udalak.