Liburutegia itxita izango da hilaren 23ra bitartean

Julene Frantzesena 2021ko abu. 15a, 09:21

Liburutegiaren kanpoaldea. (Javier Beristain)

Hilaren 23tik abuztua amaitu arte udako ordutegia izango du guneak: 09:30etik 13:30era zabalduko dute egunero, eta astearteetan eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean ere bai. 

Jaizkibel liburutegia itxita izango da bihartik, astelehena, hilaren 23ra bitartean. Berriz irekitzen dutenean udako ordutegia izango du guneak; hau da, abuztua amaitu bitartean 09:30etik 13:30era zabalduko dute egunero, eta astearteetan eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean ere bai.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide