Pintaketa faxista bat agertu da Azkoitian

Julene Frantzesena

Azkoitian agertu den pintaketa. (Azkoitiko EH Bildu)

Atzo agertu zen margoa Joanes Etxeberri kalean. EH Bilduk pintaketa agertu izana salatu du, eta halakoek Azkoitian "lekurik ez" dutela esan du.

Pintaketa faxista bat agertu zen atzo Joanes Etxeberri kalean. Azkoitiko EH Bilduk "Viva Franco" dioen margoketa agertu izana salatu du, halakoek Azkoitian "lekurik ez" dutela argudiatuta. "Faxismoa ezin dugu onartu ez Azkoitian ez inon! Aurrean izango gaituzue!", azaldu du EH Bilduk Twitter bidez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide