- Elektrizitatea (Zea Mays + Euskadiko Orkestra): "Partiden aurretik entzuten dudan azken abestia izatean da; izugarrizko indarra ematen dit, eta asko motibatzen nau. Kanta berezia da; izan ere, astero entzuten dut une beretsuetan. Oso ederra da eta asko lagundu izan dit".
- Larru beltzak (Hertzainak): "Nire talde gustukoenetakoa da Hertzainak. Larru beltzak kanta berezia da, aspalditik entzuten dudalako. Abesti lasaia da, gainera. Asko gustatzen zait, nahiz eta Hertzainaken kanta asko atsegin ditudan".
- Zuen eguzkia (Izaki gardenak): "Lagun batzuek kontzertua eskaini zuten, eta kanta hori jo zuten. Asko gustatu zitzaidan. Gertuko pertsonak kantatzen aritzen ikustea une berezia izan zen, eta gaizki nagoenean abesti hori entzun eta une hartara bueltatzen naiz; hobeto sentitzen naiz modu horretan".
- Elkarren zain (Kasik): "Asko gustatzen zitzaidan taldea da, dagoeneko utzita dauden arren. Azkoititik Donostiara bidaia ikaragarri egin ditut, eta Kasiken diskoa askotan entzun dut. Kanta bat baino gehiago aukeratuko nituzke, baina gauden egoeran Elkarren zain hautatu dut. Izan ere, egoera hau amaituko dela irudikatzen dut abestiarekin, nahiz eta amaigabea dirudien".
- Anaitasun doinuak (Alerta gorria eta Nafarroa 1512): "Lagunik onenekin entzun izan dut, eta berezia da. Anaitasun hori adierazten du eta abestia entzutean lagunekiko zerbait berezia sentiarazten dit".