Hainbat herritarren abesti proposamenak, 'Azkoitiarren doinuak' seriean

Maxixatzen.eus

Musikazale askok pozik partekatu ohi dituze beren gustuko abestiak ingurukoekin. Aurrerantzean, asteazkenetan, herritar baten bost abesti gustukoenen zerrenda kaleratuko du Maxixatzen.eus-ek. Bihar izango da entzungai lehen zerrenda.

Hitz idatzia du erreminta nagusi hedabide honek, eta haren bidez heltzen da herritarrengana gehienetan. Bihartik aurrera, ordea, tarte berezia gordeko dio Maxixatzen.eus-ek musikari. Herriko hainbat pertsona ezagunek berariaz hautatutako bost abestiren zerrenda kaleratuko du asteazkenero, Azkoitiarren doinuak seriearen barruan, eta herritar horiek hautatutako kanten gaineko azalpenak emango dituzte.

Bihar, asteazkena, kaleratuko du lehen zerrenda Maxixatzen.eus-ek: zehazki, Xabier Oroz saskibaloi jokalariaren bost abesti gustukoenen zerrenda entzungai izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide