Zubiaurre-Elkarguneak jakinarazi duenez, Elkargunea itxita egongo da abuztuaren 9tik abuztuaren 22ra bitartean. Abuztuaren 23tik aurrera, betiko ordutegian zabalduko dute gunea. Elkargunea itxi egingo dute urtero egin behar izaten dituzten garbiketa lanak eta konponketak egiteko.
Abuztuan, eta urteko gainerako egunetan, ohiko ordutegia izango du Elkarguneak. Astelehenetik ostiralera bitartean 07:00etatik 21:00etara egongo da irekita; larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara; eta igandeetan eta zenbait jaiegunetan, 09:00etatik 14:00etara.
Aurtengo egutegiaren baitan, urriaren 12an, azaroaren 1ean eta abenduaren 6an nahiz 8an, 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita Elkargunea. Abenduaren 24an eta 31n, 07:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak Elkarguneak, eta, aldiz, azaroaren 30ean eta abenduaren 25ean itxita egongo da.
Ikusi loturan urte osoko egutegia.