Elle aldizkariak eta IE Business Schoolek aurten zortzigarrenez jarri dute martxan Elle Talent Project egitasmoa, eta Txaro Juaristi Azkoitiko bizilagunaren Emili proiektua finalista izan da. Juaristik iaz sortu zuen Emili arropa marka, janzteko zailtasunak dituzten eta besteren laguntza behar duten pertsonei zuzenduta.
Orotara, moda eta edertasun arloko 250 start-up proiektutik gora aurkeztu dituzte aurtengo ediziora. Epaimahaiak proiektu horien artean bost izendatu zituen finalista: Emili, Adictic, Mi corderito, Sem eta Wisepod. Adictic proiektuaren egileak jaso du epaimahaiaren saria, 25.000 euro eta IE Business Schoolen masterra egiteko aukera, hain zuzen ere.