Larunbata jaieguna denez, asteroko azoka ostiralean egingo dute

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 28a, 08:20

Datorren larunbata San Inazio denez, larunbatetako azoka egun bat aurreratuko dute, eta ostiralean izango da. Ondorioz, etzi goizean ezingo da autorik aparkatu Plazaberrin.

Larunbata, uztailak 31, San Inazio Eguna da; jai eguna, alegia. Horregatik, aste honetako larunbateko azoka egun bat aurreratuko dute, eta etzi, ostirala, egingo dute. Ondorioz, ostiralean ezingo da autorik aparkatu Plazaberrin, azokako hainbat postu jarriko dituztelako bertan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide