Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakariak uztailaren 23an emandako 35/2021 dekretua betez, gaueko autobus zerbitzuak murriztu egingo dituzte gaurtik, uztailaren 24tik. La Guipuzcoana autobus enpresak azaldu duenez, "gehienez goizeko 02:00ak arteko zerbitzuak" izango dira martxan.
Gaueko autobus zerbitzuen murrizketak honako zerbitzuei eragingo die: UK 06 (Zumarragako Ospitala eta Zumaia artekoa), UK 46G (ostiral eta larunbat gauetako Zumaia-Azkoitia eta Azkoitia-Zumaia artekoa) eta UK 45G (Eibar eta Zestoa artekoa).