Elosuako Iriaun gazteluari buruzko hitzaldia eskainiko du larunbatean Iñaki Sagredok

Andoni Elduaien

Gaztelua aztertzen eta balioesten jarraitzeko beharra nabarmenduko du Iñaki Sagredo hizlariak larunbatean Elosuan.

Etzi, larunbata, Elosuan Nafarroa defendatu zuen Iriaun gazteluari buruzko hitzaldia eskainiko du Iñaki Sagredo idazleak eta hizlariak. Solasaldia Elosuako apaizetxean izango da, 11:30ean hasita.

Hitzaldian Sagredok Elosuako gazteluaren garrantzia azpimarratuko du. Orain arte egindako lan prozesua azalduko du, antzinatasunari buruz bildutako datuekin. Era berean, Elosuako bizilagunen laguntzarekin hura aztertzen eta balioesten jarraitzeko beharra azalduko du Sagredok hitzaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide