Zein da 'xipulerue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'ziztrille' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'xipulerue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Xipulerue hitza erabiltzen da Azkoitiko hizkeran pertsona batek ilea garbitu gabe, koipetsu edo zikin daramala esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ze xipulero piure da hori, Jone?".
  • Euskara batuan: "Ilea garbitu gabe duzu Jone; hori al da itxura?".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide