Zein da 'xurre' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'txiribixe' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'xurre' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Xurre hitza pertsona zuhurrari edo dirua gastatzea kostatzen zaion pertsonari deitzeko erabiltzen da Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Joakinek eztu pezetaike barkatzen, xurre da ba gero!".
  • Euskara batuan: "Joakinek ez du pezetarik ere barkatzen; kostatzen zaio dirua gastatzea".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide