Zein da 'txiribixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'salerixe' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'txiribixe' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txiribixe hitzak egur zatia edo egurrezko txirlora esan nahi du Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txiribixe beire sartu Karmeni zikon ta bajan dao".
  • Euskara batuan: "Egur zati bat sartu zitzaion begian Karmeni, eta bajan dago".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide