Azkoitiko Udalak uztailerako antolatutako ekitaldiak aurrera doaz. Horren erakusle da atzo, zapatua, aire zabaleko bi film emanaldi eskaini izana. 19:30ean haurrei zuzendutako Zikoinak filma ikusteko aukera izan zen Oteiza frontoietan, eta 22:00etan, berriz, Padre no hay mas que uno filma eman zuten. Herritar ugari izan ziren emanaldietan.