Bihar, larunbata, sukaldean basalandareetan oinarritutako ikastaroa eskainiko dute Elosuan. Hain zuzen ere, basalandareak ezagutzen, biltzen eta sukaldean lantzen ikasteko aukera egongo da bertan. Prestatutakoa jateko aukera ere izango da, gero, gainera. 10:00etan hasi eta 16:30era bitartean luzatuko da saioa.
Clara Gutierrez biologoak eta etnobotanikariak zuzenduko du ikastaroa. Aurrena, auzoan zehar ibilaldi bat egingo dute basalandareak biltzeko, eta ondoren, sukaldean hainbat plater prestatuko dituzte. Zalantzak eta galderak argitzeko tartea ere izango da bazkalostean. Saioan parte hartu nahi dutenek Iñigo Zubeldiarekin jarri beharko dute harremanetan, 688 92 00 86 telefono zenbakira deituta.