Zein da 'atze-bikotxa' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021eko uztailaren 16a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'erretaile ein' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'atze-bikotxa' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Atze-bikotxa hitzak ipurtaundia izatea esan nahi du Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ardi hau egunetik egunea geruo-ta atze-bikotxaue dao!".
  • Euskara batuan: "Ardi hau egunetik egunera gero-eta ipurtaundiagoa dago".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.