Aizkibel Liburutegian berriro eguneroko prentsa irakurri ahal izango dela jakinarazi du gaur, asteartea, Azkoitiko Udalak. COVID-19a tarteko, egunkariak kendu egin zituzten, baina gaurtik aurrera berriro egunkariak irakurtzeko aukera izango da. Udalak adierazi du liburutegiko edukiera kontrolatu egingo dutela.