2021-2022 denboraldirako imsersoko bidaiak egin ahal izateko eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da. Imsersoko bidaietan parte hartu nahi duten pertsonek udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan, egin dezakete eskaera.
Eskaerak egiteko udaletxeko bulegoa 08:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik astelehenetik ostiralera bitartean. Hala eta guztiz ere, 943-08 00 80 telefono zenbakiaren bitartez edota online ere egin daitezke eskaerak. Andaluziara, Murtziara, Valentziara edo Kataluniara bidaiatzeko aukera eskaintzen du programak, baita Kanarietara eta Balearretara ere.