Datorren asteazkenean, 18:00etan, Urola Erdiko GKSk hitzaldia eskainiko du Elkargunean. Udako lan merkatuaz hausnartzeko hitzaldia izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, aisialdiari buruzko hausnarketa bat zabalduko dute.
Era berean, egun hezkuntza sistemak udan hartzen duen funtzioaz ere hitz egingo dute, eta martxan jarri duten inkestaren ondorioak plazaratuko dituzte. Hitzaldian parte hartzen duten guztiek segurtasun neurriak bete beharko dituzte Elkargunean.