'Baldatik Loiolara, Iñigoren haurtzaroko dorretxeak' bisita gidatua egin dute goizean

Julen Otaegi Leonet 2021ko uzt. 11a, 13:05

Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parroki atarian bildu dira bisita egin dutenak. (Azkoitiko Udala)

Gaur, 11:00etan, Baldatik Loiolara, Iñigoren haurtzaroko dorretxeak bisita egin dute, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parroki ataritik abiatuta.

Baldatik Loiolara, Iñigoren haurtzaroko dorretxeak bisita gidatua egin dute gaur goizean. 11:00etan bildu dira lagun gutxi batzuk Vicente Davila Zestoako historialariarekin, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiko atarian. Ignaziotar Urtearen harira antolatu ditu Iraurgi Berritzenen turismo sailak bisita horiek. Hurrengo bisitetara joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943-15 18 78 telefonora deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo eskualdeko turismo bulegora joanda (Loiola).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide