Astelehenean Urbanue autobusa ez da geratuko Oteiza Frontoietako eta Aizkibel kaleko geltokietan

Julen Otaegi Leonet

Floreagako igogailuaren lanak tarteko, Aizkibel kalea itxita egongo da astelehenean. Ondorioz, Urbanue autobus zerbitzuko Oteiza Frontoietako eta Aizkibel kaleko geltokiak ezeztatu egingo dira.

Datorren astelehenean, uztailak 12, Floreagako igogailuaren lanak direla eta, Aizkibel kalea itxi egingo dute goiz aldean, eta litekeena da arratsaldean ere itxita egotea. Ibilgailuek zein oinezkoek ezin izango dute handik igaro. Ondorioz, Urbanue autobus zerbitzuaren ibilbidea moldatu dute astelehenerako. Autobusa ez da igaroko Oteiza Frontoietako eta Aizkibel kaleko geltokietatik, igogailuaren lanek iraun bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide