Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsean Balda plazan elkartutakoek. Plaza bueltako tabernetako terrazetan edota oholtzaren aurrean jarritako aulkietan eserita, dozenaka lagunek jarraitu zuten Monik eta Eider trikitilarien emanaldia.
Udalak uztailerako antolatutako kultur programazioaren barruan eskaini zuen trikitilari bikoteak atzoko saioa, eta gaur programazio horri lotutako beste hitzordu bat izango da Balda plazan bertan. Arratsaldean, 19:30ean hasita, xaboi ponpa tailerra emango dute, umeentzat. 22:00etatik aurrera, berriz, ponpa erraldoien Pomper gau ikuskizunak hartuko du plaza.