Gorka Zubizarretak Anaitasunako nesken talde nagusia gidatzen jarraituko du beste urte batez

Maialen Etxaniz 2021ko uzt. 10a, 09:17

Zubizarretak eta haren taldeak beste urtebetez jarraituko dute taldea gidatzen. Mikel Barkero batu da Euskal Ligako Nesken taldera laguntzaile gisa.

Gorka Zubizarretak bere lan talde guztiarekin batera beste urte batez luzatu du kontratua Anaitasuna futbol taldearekin. Horrenbestez, Zubizarretak beste urte bat egingo du Anaitasunako Euskal Ligako Nesken taldea gidatzen. Datorren denboraldian Mikel Barkero izango du alboan, hura batu baita nesken talde nagusita, laguntzaile gisa. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide