Igandean Urrategiko Amaren eguna ospatzeko mezak egingo dituzte Urrategin

Andoni Elduaien

Urrategi auzoko jaietan egindako meza bateko artxiboko irudia.

Igande goizean bi meza egingo dituzte Urrategiko ermitan. Arratsaldean, berriz, agurra egingo diote Ama Birjinari Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan.

Jairik ez da izango aurten ere Urrategi auzoan, baina, datorren igandean, uztailak 11, Urrategiko Amaren eguna ospatzeko mezak egingo dituztela jakinarazi du Azkoitiko Parrokiak. Mezak 09:00etan eta 11:00etan egingo dituzte auzoko ermitan.

Arratsaldean, berriz, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan agurra egingo diote Ama Birjinari. Parrokiak 19:30erako jarri du arratsaldeko hitzordua. Parrokiak jakinarazi duenez, indarrean dauden neurriak beteta egingo dituzte mezak Urrategi auzoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide