Erromesaldia egin dute zenbait azkoitiarrek Itziarrera

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 5a, 10:25

Parrokiko taldeak antolatuta egin dute erromesaldia azkoitiarrek Itziarrera. Oinez zein autobusez egin dute bidea herritarrek.

Azkoitiko Andra Mari Zeruratze Parrokiak erromesaldia egin du gaur, igandea, Itziarrera (Gipuzkoa). 'Bideko Andremari, emaiozu bihotza gure bideari' izenpean, hainbat azkoitiarrek parte hartu dute oinez zein autobusez parrokiko taldeak deitutako erromesaldian. 

Oinez joan ez direnentzat, 11:30ean abiatu da autobusa Itziarrera Azkoitiko Aizkibel liburutegi pareko autobus geralekutik. Meza, berriz, 12:30ean izan da Itziarko parroki-elizan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide