Azkoitiko Udalak uztailerako prestatutako agendari ekiteko, gaur, zapatua, Turistreatzen kale antzekia eskaini du Trapu Zaharra konpainiak, 20:00etan, Balda plazan. Jendetza elkartu da Baldan segurtasun neurri guztiak errespetatuta; besteak beste, udalak segurtasun tartea eta maskara janzteko derrigortasuna ezarri zituen ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izateko.
Antzerkian, bidaia agentzia batek promozio stand bat jarri du Balda plazan, jendeari bere punta-puntako produktua erakusteko: "Bakoitzaren borondatez sortutako bidaia birtualak". Emakume bat saritu dute itsas bidaia birtual batekin, eta bidaia hori zuzenean antolatu dute. Bere fantasia guztiak askatu dira bidaia honetan, batere ohikoak ez diren fantasiak.
Uztailean kale antzerkia, zinea, musika eta dantza ikuskizunak izango dira Azkoitian. Guztira bederatzi ekitaldi prestatu dituzte. eta gaurko kale antzerkiarekin ireki dute egitaraua. Datorren ostiralean, uztailak 9, Monik eta Eider trikitilarien emanaldia izango da Balda plazan, 20:00etan. Hona hemen kultur ekitaldi guztien berri ematen duen albistea.