Orioko hondartzatik hasi eta Aginagara arteko bidaia egingo du Felix Aizpurua aurkezleak Tapa Pala! saioko denboraldi berrian.
Lehen atalean, Asier Gozategi abeslariarekin elkartu da Aizpurua, eta arraunaz aritu dira biak. Gozategik, besteak beste, berak eta bere familiak arraunarekin duten harremanaz eta kirol horrek atzetik duen lanaz hitz egin du.