Azkoitiko Parrokiak erromesaldia egingo du bihar Itziarrera

Andoni Elduaien 2021eko uztailaren 3a

Itziarko eliza.

'Bideko Andremari, emaiozu bihotza gure bideari' izenpean, Azkoitiko Andra Mari Zeruratze Parrokiak erromesaldia egingo du bihar, uztailak 4, Itziarrera (Gipuzkoa).

Hara joateko parrokiko taldeak autobusa jarri du. 11:30ean abiatuko da autobusa Azkoitiko Aizkibel liburutegi pareko autobus geralekutik Itziarrera. Meza, berriz, 12:30ean izango da Itziarko parroki-elizan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide