Jubilatuen elkarteak bingo saioei berrekin die gaur

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 1a, 17:35

Apirilaren erditik etenda zeuden Plaza Ondoren bingo saioak, eta bi hilabete eta erdiren ondoren gaur hasi dute berriz jokoa. Herritar ugarik parte hartu du gaurko saioan.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak gaur, osteguna, berrekin die bingo saioei. Dozenaka lagun bildu da Elkarguneko 'Herriko plaza' aretoan, mahai nagusitik abesten zituzten zenbakiak beren eskuetan zituzten kartoitxoetan zeudenenik bat zetozen edo ez ikusteko. Arratsaldea zenbakien artean murgilduta pasatu dute, beraz, Azkoitiko jubilatuek.

Apirilaren erdian jubilatuen elkarteak bertan behera utzi zituen bingo saioak. Orduan Azkoitia eremu gorrian sartu zen, eta elkarteko batzordeak saioak ez egiteko erabakia hartu zuen. 2020ko urriaren 1ean hasi zuten Plaza Ondoko kideek jubilatuen elkartean horren ohikoa den bingoa. Elkargunean egin ohi dituzte saioak 15 egunetik behin, ostegunero, 17:00etatik aurrera. Maskara jantzita eta bestelako neurri guztiak hartuta egin dituzte orain arteko saioak, eta horrela izan da gaur ere.

Elkartearen egoitza, irekita

Orain arte itxita izan Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bere egoitza, baina, gaur, uztailak 1, zabaldu ditu ateak berriro. Lokala irekiko duten arren, ezinbestekoa izango da osasun neurriak errespetatzea, eta zentzu horretan lokalaren edukiera mugatuta egongo da; gehienez hogei pertsona egon ahal izango dira lokalean une berean. Astearteetan, asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan egongo da irekita Plaza Ondo elkartea, 16:00etatik 20:00etara. Bertatik azkena ateratzen denak udaltzaingoari pasatu beharko dio abisua lokala ixteko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide