Udalak antolatutako kale ikuskizunetan derrigorra izango da maskara janztea

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 2a, 08:58

Kale ikuskizunetan aulkiak jarri eta gunea hesituko du udalak, eta horietan ere maskara janztea beharrezkoa izango da. Udalak uztailerako antolatutako lehen ekitaldia zapatuan izango da: Trapu Zaharra konpainiak Turistreatzen kale antzerkia eskainiko du.

Azkoitiko Udalak egitarau oparoa prestatu du uztailerako, eta ekitaldi horietan guztietan –aire zabalekoetan barne– maskara janztea derrigorrezkoa izango dela gogorarazi du. Izan ere, udalaren arabera, "oraindik ere ezinbestekoa" da zuhurtziaz jokatzea. Kale ikuskizunetan aulkiak jarri eta gunea hesituko du udalak, eta horietan ere maskara janztea beharrezkoa izango da.

Erakundeak antolatutako saioetan aurrena zapatuan izango da: Turistreatzen kale antzekia eskainiko du Trapu Zaharra konpainiak, 20:00etan, Balda plazan. Uztailean izango diren emanaldi guztien gisan, larunbateko obra doakoa izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide