'Jo ta ke' film laburraren emanaldia eta aurkezpena izango dira ostiralean Matadeixen

Anartz Izagirre

'Jo ta ke' filmeko irudi bat.

19:00etan izango da emanaldia, eta Aitziber Olaskoaga filmaren zuzendariak egingo du aurkezpena. Sarrerak mataderoekintzak@gmail.com helbidera idatzita eskura daitezke.

Matadeixek 25 urte bete ditu aurten, eta aurrera jarraitzen dute urtemuga ospatzeko ekintzek. Ostiralean, uztailak 2, Aitziber Olaskoagaren Jo ta ke film laburraren emanaldia eskainiko dute Matadeixen, 19:00etan hasita. Gainera, Olaskoaga emanaldian bertan izango da ikus-entzunezkoa aurkezten eta ikus-entzuleen galderei erantzuten. Sarrerak eskuratu nahi dituenak mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide