Elosuko auzotarrek "kezkaz" ikusten dute etorkizuna, auzoak aspalditik pairatzen dituen arazoak direla medio. "Zerbitzuen eskasiari eta despopulatzeari" aurre egiteko, irtenbide bakarra bertako turismoa sustatzea dela uste dute. Horrela, X-XII. mendeko Elosuko gazteluaren ikerketa eta 3D maketa egiteko finantzazio kanpainari ekin diote.
Auzoak "biziraun" dezan abiatu dute proiektua. Helburuen artean, ondarea sustatu, jendea erakarri eta enplegua sortzea asmo dute, baita ikerketatik abiatuta, etorkizunean indusketa bat egitea ere.
Meta! crowfunding kanpainaren pean aurkeztu dute elosuarrek proiektu hori, eta 6.000 euroko gutxieneko helmuga du. Gaurtik hasita, hura lortzeko 40 eguneko epea ezarri dute. Ekarpenen bidez finantzatu daiteke proiektua, haren webgunean.