Azkoitiko Anaitasuna-Kanku karate eskolako ikasleek joan den ostegunean bukatu zuten ikasturtea, jaialdi eta guzti. Urtero legez, Zubiaurre kiroldegiko kantxan egin zuten azken saioa. Juan Murillo eskolaren arduradunaren esanetan, 5 urtetik 65 urtera bitarteko ikasleek parte hartu zuten jaialdian. "Eskolan ibiltzen diren guztiak gonbidatzen ditugu bukaerako jaialdian parte hartzera, eta norberak erabakitzen du nahi duen ala ez". Dagoeneko oporrak hartuta, irailera arte ez dute karate eskolarik izango.
(Argazkiak: Anaitasuna-Kanku karate eskola)