Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, mahai ingurua eta kontzertuak izan ziren atzo Azkoitiko Matadeixen. Goiz partean, Interbentzio ideologikoaz, kontrol teknologikoaz eta polizia jazarpenaz hitz egiteko solasaldia egin zuten; eta arratsaldean, berriz, Hellwatztt eta Obstetra taldeek kontzertu bana eman zuten. Herritar ugari bertaratu zen bi hitzorduetara.
(Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada)