Bertso Urtie egitasmoaren barruan, bertso bazkaria egin zuten atzo Joseba jatetxean, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta. Maialen Lujanbio eta Julio Soto aritu ziren kantari eta bazkaloste atsegina pasatzeko aukera izan zuten bertaratutako dozenaka herritarrek.
Bertso Urtie egitasmoa azaroan jarri zuen martxan Erniarraitzek. Lehen saioa Azkoitian egin zuten, eta harrezkero beste hiru saio egin dituzte Azpeitian, Errezilen eta Zestoan. Berez apirilaren 25ean ziren bertso bazkaria egitekoak, baina pandemia dela-eta atzeratzea erabaki zuten.