Aiako Andatza auzoko Aristerrazu erromeria leku ezaguna da. Urritik ekainera, igandero erromeriak antolatu ohi dituzte han. Pandemia egoerak zuzeneko erromeriak bertan behera uztera behartu zituen antolatzaileak, baina, hala ere, ez diote erromeriak egiteari utzi. Antolatzaileen eta trikitilarien borondateari esker, eta zaleen gozamerako, urtarrilean Aristerrazu Zuzenean ekimena jarri zuten martxan, eta ia igandero online erromeriak eskaini dituzte Arizterrazu Zuzeneanen Facebook kontutik.
Denboraldiaren bukaerara iritsita, 2020-2021eko erromeria denboraldiari amaiera borobila emateko trikitilariek bukaerako festa erraldoia prestatu dute iganderako, eta Azkoitiko hainbat trikitilarik parte hartuko dute. Honakoak dira jaialdian parte hartuko duten trikitilariak: Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus; Alaitz Roteta eta Ainara Saizar; Laja eta Lutxurdio; Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta; Izer eta Alabier; Mirari Azkune eta Aintzane Agirreben?a; Harkaitz, Miren eta Agurtzane; Imanol Intxausti eta Andoni Ezkerra; Elizagoien ahizpak; Ostolaza eta Narbaiza; Jone Uria eta Julene Otegi; Lanberri eta Naiara Urresti; Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena; Irma eta Amets; Miren eta Roberto Etxebarria; Eneko Dorronsoro eta Lohitzune Berastegi; eta Ansorregi eta Larran?aga.
Saioa Aristerrazu Zuzenean Facebook kontuan jarraitu ahal izango dute zaleek, 18:30etik 21:30etara.