Juniorren Gipuzkoako XXXI. Itzulia Azkoitian hasiko da bihar, ostirala. Txirrindularitza proba hori herrigunean jokatuko denez, Urbanue autobusa ez da Santa Klarako geltokian geratuko 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Lehen txirrindularia 17:15ean abiatuko da Santa Klara kaletik, eta 30 segundo beranduago aterako da hurrengoa. Guztira, ia lau kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Gipuzkoako Itzuliaren atariko etapa izango da Azkoitikoa.