Autodefentsa laboraleko formakuntzako azken saioa egin dute Elkargunean

Nerea Uranga 2021ko eka. 24a, 09:32

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatuta autodefentsa laboralerako formakuntza saioak egin dituzte. Horietatik hirugarrena eta azkena atzo arratsaldean egin zuten Elkargunean. Saioan dozenaka lagun bildu ziren. Atzo egindako saioan, kaleratze baten aurrean zer egin azaldu zuten.

Aurreko bi saioak Azpeitian eta Zestoan egin zituzten. Azpeitikoan lan kontratu motez aritu ziren eta Zestoakoan nomina baten kontzeptuez. Saio horiekin lan arloan sor daitezkeen arazoei erantzuteko tresnak herritarrei eskaintzea izan du helburu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Lan aholkularitza eskaintzeko bulegoa ere zabaldu berri dute Azpeitiko Esklabetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide