Imanol Arizmendi txirrindulari azkoitiarrak irabazi zuen atzo, igandea, Pedro Canariasen omenez egindako Euskadiko master mailako txapelketa. Erriberrin (Nafarroa) jokatu zuten lasterketaren XL. edizioa. Guztira, 102 kilometroko ibilbidea egin zuten hainbat adineko master mailako txirrindulariek. Master 30 kategorian izan zen lehena azkoitiarra.
Bi ordu, hogeita hamalau minutu eta hamabost segundutan amaitu zuen Arizmendik Erriberrin egindako lasterketa, podiumeko lehen koska irabaziz. Denbora bera egin zuten beste bost txirrindulari ere izan ziren haren kategorian –kategoria guztiak kontuan hartuta, hamabik lortu zuten marka bera.