31 kasu positibo zenbatu dituzte Gipuzkoan

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 20a, 14:23

Positibotasun tasa %2,9 izan zen atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz hamasei pertsona ospitaleratu ziren atzo hiru lurralde horietan, eta gaitza duten 50 pertsona ZIUetan daude.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu ditu COVID-19 kasuei buruzko datu eguneratuak. Atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin zituzten 5.502 PCR eta antigeno probetatik 161k eman zuten positibo; hau da, %2,9k. Horietatik 26 Araban zenbatu zituzten, 102 Bizkaian eta 31 Gipuzkoan. 

Ospitaleei dagokienean, hamasei pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19aren ondorioz Osakidetzaren mendeko zentroetan, eta gaixotasun hori duten 50 pertsona daude ZIUetan.

Nafarroan, bestalde, atzo egin ziren 899 probetatik 43k eman dute positibo; %4,8k. Ostiraleko datuekin alderatuz zertxobait igo da positibotasun tasa. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide