Zein da 'zuiñe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021eko ekainaren 18a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'xarrerie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'zuiñe' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Zuiñe hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran lurrean egindako marra edo helmuga adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Aitor bixi-bixi pasau zan zuiñetik".
  • Euskara batuan: "Aitor bizi-bizi pasatu zen helmugatik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.