Uda sasoirako hainbat bisita gidatu antolatu ditu Iraurgi Berritzenen turismo sailak, eta Azkoitiko lehendabizikoa igande honetan izango da. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua izenburupean eta Vicente Davilak historialariak gidatuta, herriko jauregi eta dorretxeetatik barrena ibilaldi egingo dute bisitan parte hartzen duten herritarrek. 11:00etan elkartuko dira Santa Maria parrokiaren kanpoaldean eta bi ordu iraungo ditu bisitak.
Bisita doakoa izango da, baina aforo muga tarteko, joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943-15 18 78 telefonora deituta, i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita edo Loiolan dagoen eskualdeko turismo bulegora joanda.