Atzo, eguerdira bitartean, Kattagorri Artea eskolakoek margotzen jardun zuten Abaraxka aterpetxearen atarian. Era berean, arte eskola horretako ikasleen lanekin erakusketa zabaldu zuten Abararaxka aretoan. Erakusketa hori ikusgai izango da uztailaren hasiera bitartean.
Arratsaldean, berriz, eguna borobiltzeko Itxaso eta Ane musikariek kontzertua eman zuten Abaraxka aretoan, eta dozenaka lagun bildu zen emanaldia entzutera.
Bi ekitaldi horiek Kukuerri elkarteak antolatutakoak izan dira, Bailarako artisten leihoa egitasmoaren barruan. Elkartearen asmoa da bailarako artista gazteei egiten duten lan horrentzako erakusleiho bat eskaintzea.